Langaitz Ikastolan janariak bilduko dituzte elikagaien bankuari emateko
Datorren asteazkenera arte janariak bilduko dituzte Langaitz Ikastolan gero elikagaien bankuari emateko. Azkar iraungitzen ez diren elikagaiak uzteko gomendatu dute: lekaleak, pasta, arroza… Dagoeneko kaxa bat utzi dute ikastetxean zeregin horretarako, eta gero, ikasle talde batek Gipuzkoako Elikagaien Bankura eramango ditu. Guztira, zazpi talde egin dituzte, eta bakoitzak zeregin bat izango du.
Ikastetxeko ordutegia honakoa da: astelehen, astearte eta ostegunetan 08:30etik 13:00etara eta 14:30etik 16:30era, eta asteazken eta ostiraletan, berriz, goizez bakarrik: 08:30etik 14:00etara.