Kezka agertu du Bidasoko ELAk Emausen emandako kaleratzeekin
Pablo Garmendia Bidasoko ELA sindikatuaren ordezkariak kezka agertu zuen atzo Emausen emandako kaleratzeekin. Lau dira denera Irungo Emausen kaleratutakoak, eta fundazioak emandako azalpenekin desadostasuna agertu du ordezkariak.
“Ekimen sozial bat da berez Emaus; pertsonak birgizarteratzeko lan egiten duela suposatzen da”, azaldu Garmendiak. Izan ere, enpresak emandako arrazoiak “ekonomikoak” direla salatu du, “baina diru publikoa jasotzen duen enpresa bat da, beraz ez da posible kaleratzeak arrazoi ekonomikoengatik izatea”, gaineratu du.
Enpresarekin bilerak egin zituzten egoera konpondu aldera, baina azkenean mobilizazioak burutu zituzten Kateako Emaus dendaren parean, zein Ficoban egindako birgizarteratze enpresen azoka kanpoaldean. Egoera “latza” izan zela onartu du Garmendiak. “Berez funtzio soziala betetzen dute”.
Horiek horrela, kaleratuen egoera pertsonala “zaila” dela adierazi du. Adina medio, lau kaleratutetatik batek hitzarmen berezi batera iristea lortu zutela azaldu du. Gainontzeko hiruen kasuan, argi-ilunak ikusi ditu Garmendiak prozesuan, baina juridikoki borrokatzeko aukerarik ez dutela aitortu du.
Gipuzkoa mailan ere kaleratze gehiago burutu ditu Emausek.