Inauteriak Galtzaraborda eta Fanderiako kiroldegietan
Astelehen eta asteartean Inauteriak Galtzarabordako eta Fanderiako kirol instalazioetan ere egingo dituzte. Hala, ikastaroetara mozorrotuta joaten diren haur guztiek trukean opari bat jasoko dutela jakinarazi dute. Horrez gain, argazkia aterako diete “mozorro orijinalena” aukeratzeko. Egun horietan ere igeriketa ikastaroetan jolasak egingo dituztela gaineratu dute. Informazio gehiago Galtzaraborda (943 44 96 00) edo Fanderiako (943 34 44 23) kirol instalazioetan.