Golden Apple Quartet eta Les Fous taldeetakoak, arduradun politikoekin
Golden Apple Quartet taldeak
Erase una vez… Los Golden kontzertua emango du hilaren 17an, Amaia KZn. Taldearen aurretik, Musikirun maketa lehiaketaren Les Fous talde irabazlea ariko da agertokian. Bi musikari belaunaldi, eta bi musika estilo ikusteko aukera izango da bertan.
Erase una vez… Los Golden emanaldia garatzeko, off ahots baten laguntza dauka taldeak. Ikuskizunak ipuin formatua dauka eta taldearen 25 urteetako ibilbidea azaleratzen du.
Errenteria-Oreretako Les Fous taldea bere aldetik, 2012ko Musikirun maketa lehiaketaren irabazlea izan zen. 2011n ekin zion taldeak bere ibilbideari, eta Fernando San Martin Euskara eta Gazteria zinegotziak adierazi duenez, “gure inguruko taldeen artean etorkizun oparoa dute”.
Kontzertua hilaren 17an izango da Amaia KZn, 19:30ean abiatuta. Sarrerak 15 euroan eskura daitezke, Kutxaren
weborrian, Luis Marianoko Turismo bulegoan edota lehiatilan bertan.