Etxetik mozorroa eramateko eskatu du Abaraxkak
Abaraxka Udal Ludotekan, Inauteriak ospatuko dituzte astelehenean, 16:30etik 19:30era. Bertako arduradunek zehaztu dutenez, festan parte hartu ahal izateko, etxetik bakoitzak nahi duen mozorroarekin jantzita joan beharko du. Mozorroak banakoak edo taldekakoak izan daitezke.
Begiraleek animatzeko deia egin diete ludotekako bazkideei: “Hasi pentsatzen zertaz mozorrotuko zaren… Animatu, ederki pasatuko dugu eta!”.