Cristina Lopez antxotarra sanferminetako haurren danborradak antolatzen buru-belarri izaten da, Jai Batzordearen barruan. San Sebastian Egunean, Donostiako Anastasio peñak horregatik omendu egin zuen, eta horregatik esker on eskutitza egin du. Honakoa da (irudia Lopezi oroigarria eman ziotenekoa da):

Lopez Anastasio peñaren oroigarria jasotzen
“San Fermin jaietako haur danborradak antolatzen burututako lanarengatik aitortza eta esker ona jaso nituen pasa den urtarrilaren 20an Donostiako Peña Anastasioren partez.
Guztiok dakigun legez, danborrada hau antolatzea ezinezkoa litzateke nire lagun Adelarengatik izan ez balitz, nire aldamenean urte luzez jardun delako bera ere lanean. Eta noski baita guraso, familia, lagun, komisioko kide, denda eta dendari eta abarrei ere. Azkenik, eta batez ere, aipamen berezia egin nahi diet danborradan parte hartzen duten neska-mutil antxotar guztiei. Guztiekin partekatu nahi dut jasotako oroigarri hau eta guztiei eman nahi dizkiet nire eskerrik beroenak.
Mila esker”.
Cristina Lopez. Antxo