Autokonposta ikastaroan izena eman dezakete lezoarrek
Lezoko Udalak autokonposta ikastaroan izena emateko epea zabaldu du. Interesdunek otsailaren 14a arte izango dute izena emateko aukera eta horretarako udal erregistrora jo beharko dute. Ikastaroa lur zatia duten herritarrei zuzenduta dago eta izena ematerakoan autokonposta kaxa doan utziko die udalak, ikastaroa doanik eskainiko die, aholkularitza zerbitzua eskainiko die behin autokonposta martxan jarrita eta hura egiteagatik, %40ko hobaria jasoko dute.
Ikastaroari dagokionean, ordu eta erdiko iraupena izango du eta autokonposta egiten ikasteko trukoak eta aholkuak jasoko dituzte parte hartzaileek. Landutako edukiekin osatutako gida banatuko diete gainera.