Oiartzungo Girizia elkarteko Pilota Sailak antolatzen duen Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia jokatzen asteburuan hasiko dira. Aurtengo edizioa, Giriziak jarraian Madalensoro pilotalekuan antolatzen duen 30. edizioa izango da eta aldi berean, Euskal Herriko Txapelketa Irekiaren IX. aldia. Azken urte hauetan txapelketa Josetxo Gamioren oroimenez jokatzen dute. Gizonetan, hiru kategoria izango dira eta 64 bikotek parte hartuko dute.
Emakumeen lehia, berriz, martxoaren erdialdera hasiko dira jokatzen, eta oraindik izen-ematea irkeita dago.
Gomazko pilotarekin jokatzen den txapelketarik garrantzitsuenetakoa da Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia. Antolatzaileek zehaztu dutenez, “pilotarik onenak ez ezik, bikote gehien lehiatzen den txapelketa da”.
Hauek dira Madalensoron asteburuan jokatuko dituzten partidak:
Otsailak 9, larunbata
- 09:00etan.
Hirugarren Maila: Rekalde-Apezetxe/Narbaiza-Kortes.
Bigarren Maila: Leunda-Leunda/Etxeberria-Gallastegi.
Bigarren Maila: Elejalde-Esnaola/Txaba-Esnaola.
- 15:00etan.
Hirugarren Maila: Urigoitia-Arruti/Manterola-Arruti.
Bigarren Maila: Urreisti-Iraeta/Angulo-Ortega.
Otsailak 10, igandea
- 09:00etan.
Hirugarren Maila: Pagoaga-Pagoaga/Astiazaran-Munduate.
Hirugarren Maila: Regera-Salaberria/Iparragirre-Saenz.
Bigarren Maila: Muñiz-Otxoa I/Perez-Galdos.
Bigarren Maila: Egialde-Etxarri/Gametxo-Otxoa II.