66.850 euro onartu dituzte udal laguntza berezietarako Irunen
Gobernu Batzordeak 66.850 euroko diru-kopurua onartu zuen atzo udal Laguntza Berezietarako Programarentzat. Gastu jakin batzuei aurre egin ezin dietenei bideratua dago programa hori.
Besteetan baino lehenago onartu dute laguntza berezietarako diru-kopurua, Maite Cruzado Ongizate Sozialeko ordezkariak azaldu duenez: “Aurten Eusko Jaurlaritzak ez du Larrialdi Sozialeko Laguntzak zehazten dituen urteko agindua eman eta hori dela eta, normalean baino lehenago aprobatzea egoki ikusi dugu. Horrela, Ongizate Sozialera iristen ari zaizkigun eskariei erantzun ahal izango diegu”.
Larrialdi Sozialeko Laguntzari dagokionez, oraindik ezingo da esleipen ekonomikorik baimendu Eusko Jaurlaritzak 2013rako irizpideak onartu arte. “Udal hau tramiteak arintzeko egin beharrekoak egiten ari da eta horretarako hainbat neurri hartu ditu”, Cruzadok adierazi duenez.
Urtarrilaren 14tik Ongizate Sozialeko departamenduak giza laguntzaile bat jarri du errefortzurako kontsultak jaso ahal izateko eta interesatuei orientatu ahal izateko, besteak beste. Orain arte larrialdi sozialeko 84 eskari izan dira.