Etzi bukatuko da Pasaiako Udal Euskaltegiaren XIX. Kultur Astea. Gaur, 10:00etatik aurrera, bertako ikasleek kultur txapelketa egingo dute, eta bihar, berriz, 15:00etan, Kultur baratzeak izenburuarekin hitzaldia emango du Ramon Gaztelumendik.

Haatik dantza konpainiako kideen emanaldia etzi izango da
Etzikoa izango da egunik mamitsuena, bi arrazoigatik. Batetik, Haatik dantza konpainiak Errimak oinetan dantza ikuskizuna emango du 19:00etatik aurrera Trintxerpeko alkateordetzan; bestetik, Joxe Manuel Odriozola irakaslea omentzeko baliatuko dute ekimen hori. Horren guztiaren ondoren luntxa izango da.