Blen taldearen pop-rock musikak girotuko du ostiralean Uxoa taberna
Men of Rock Musika Elkarteak Blend pop-rock talde donostiarraren kontzertua antolatu du ostiralerako, hilaren 8rako, Uxoa tabernan. 22:30ean hasiko da eta sartzea libre izango da.
Otsaileko hurrengo bi ostiraletarako ere iragarri dituzte emanaldiak. Hilaren 15ean Adur bandak joko du eta 22an Nia Moore King & The blue Birds taldea. Bi kontzertu horiek ere 22:30ean hasiko dira, doan.