Azkeneko bost partidak irabazi ditu Saskilagunak-ek
Hirugarren Mailako Saskilagunak taldeak, hautsi du denboraldi hasieratik zeraman bolada txarra: azkeneko bost partidak irabazi dituzte oiartzuarrek. Denboraldia hasi zenetik, 13 partida jokatu dituzte lehian ari diren taldeek, eta etxekoek partida guztiak galtzen ari ziren, duela bost jardunaldira arte.
Abenduaren 16ko jardunaldian lortu zuten lehenengo garaipena, Mondragonen kontra. Ordutik, Astigarraga La Salle, Mons, Mutriku eta Katu Kale garaitu dituzte. Bost garaipen horiei esker, sailkapeneko zulotik atera da Oiartzungo taldea. Hamargarrena da, 18 punturekin (guztira 14 talde daude lehian). 9. postuan dagoen Gazkoplastika taldearekin berdinduta daude oiartzuarrak.
Bolada onari eustea da helburua, baina guztiz eusten ez badiote ere, jaitsieraren mamuak uxatzea lortu nahi dute, behintzat.