Artzainak eta Inudeak Oiartzunen: martxoko lehen asteburuan
Iaz gertatu bezala, aurten ere goiz dira Inauteriak, eta ondorioz, Artzainak eta Inudeak ondoren egingo dituzte Oiartzunen. Iñaki Gurrutxaga Ibargain Musika Eskolako irakasleak iaz azaldu zuen zergatia errepikatzen da aurten ere: “Gabonen ondoren, sansebastianak datoz berehala, eta ondoren astebururo dago zerbait; Artzainak eta Inudeak, beraz, atzeratu behar ditugu”. Martxoaren lehenengo asteburuan izango dira, eta sorpresak iragarri dituzte.