Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Trapujaleren 25. urteurrena ospatuko dute larunbat gorrian

admin
Bidasoa
2013/02/04
Trapujale Hogeita bost urte pasa diraTrapujale pertsonajea sortu zenetik eta urteurren garrantzitsua ospatzeko ekimen berezia antolatu du  trapujale taldeak hilaren 9rako, larunbat gorrirako hain zuzen ere. “Herritik, herriarentzat antolatutako ekimena izango da, omenaldi xumea, jakin badakigulako udalaren egoera ekonomikoa zein den”, azaldu dute  Nekane Urkizu eta Jon Legorburuk, trapujale taldeko kideek. Omenaldia egi bihurtzeko ate ugari jo behar izan dituzte, baina uzta jaso dute eta lan horri esker, merezitako omenaldia jasoko du Jaizkibel menditik behera ihauterietan urtero-urtero Lezora datorren Trapujalek. “Egoera azaldu eta gure asmoaren berri eman diegu herriko hainbat eragileri. Harrera ezinhobea izan da eta horri esker 120tik gora lagun pasako dira oholtza gainetik bere ekarpena egitera”. Karlos Saldise plazak hartuko du ekimena 19:00etatik aurrera, eta Orratx! antzerki taldeak, Iñaki Labakak, Lorea Intxaurrandietak, Murixka Dantza taldeak, Sutargi eta Aiton Bordako abesbatzak, Atzekoate Zortzikoteak, eta Trikisound taldeak egin nahi izan dute bat ekimenarekin. Trapujale herri dantza Larunbatekoa ez da ordea Trapujaleri egingo dioten opari bakarra. Izan ere, ostegun zurian Trapujale herri dantza aurkeztuko dute estreinekoz Gurutze Santuaren plazan pregoia eta arranpuilaren ostean. “Ihauteriari beste ukitu bat eman nahi genion, eta dantza bat, propioa, edukitzea beharrezkoa iruditu zitzaigun. Orain hori ihauterietako dantza tradizionala bilakatu nahi dugu”, esan du Legorburuk. Trapujaleren irudia Lezoko etxe guztietara eraman nahi dute bestalde, “haurrek gelan gure herriko pertsonajearen irudia izan dezaten nahi dugu”, azaldu dute Urkizuk eta Legorburuk. Horretarako, orain bost urte argitaratutako Trapujale ipuinerako Jose Luis Landa marrazkilariak sortutako irudiak baliatu dituzte eta posterra sortu. 500 ale egingo dituzte eta bi eurotan salduko dituzte, “diru hori ekoizpen gastuak ordaintzeko erabiliko dugu”. Ipuina bera ere berreskuratuko dutela esan dute Trapujale taldeko kideek, azken hori bost euroan salduko dute. Pertsonaje herrikoia Haurren beldurra lehenik, eta ezagutzearen poderioz samurtasuna pizten duen Trapujale, ihauteri herrikoien oinarria izan zela nabarmendu du Urkizuk: “Pertsonajea sortu zen lehenik. Joseba Aurkenerena zinegotzi zela, euskal ihauteriak egitea proposatu zuen eta orduan aisialdian zebilen Ekaitza taldeak hartu zuen ideia, eta Ixerkak ondoren. Azken horrek 2006an utzi zuen eta orduan hasi ginen gu, Trapujale taldea, lanean”. Pertsonajea sortuta, horren gaineko kondaira harilkatu, eta Tomas Garbizu Musika Eskolak musikatu egin zuen, ondoren. Izena bera ere, berreskuratu egin zuten. Urkizuk gogora ekarri duenez, trapujale izenarekin izendatzen zituzten lezoarrak, ondoko herrietako biztanleek. “Oinarri ekonomikorik ez genuen antza, pobreak ginen. Errenteria, Oiartzun eta Irungoek ziotenez, hainbeste gose pasatzen omen genuen trapuak ere jaten genituela. Hortik hartu genuen gure herriko pertsonaje famatuena denaren izena”. Gora beherak izan dituela onartuta, Trapujale eta Lezoko ihauteri herrikoia mantendu dela nabarmendu du Legorburuk, eta orokorrean balorazio “baikorra” egin du: “Balio handiko zerbait sortu genuelako orain 25 urte. Ihauteri sinplea da, baino erabat errotuta dago herrian eta herritarren artean. Lezoko Ihauteria da, gurea, gure Jaizkibelekin, gure pertsonajeekin, originala”. Halako Ihauteri herrikoiak,  Oiartzunen eta Lezon baino ezin direla aurkitu Oarsoaldean, nabarmendu dute Urkizuk eta Legorburuk, eta lezoarrak zein eskualdeko biztanle guztiak deitu dituzte Lezoko ihauteriekin bat egitera: “Batez ere, larunbat gorriko Trapujaleren omenaldiarekin, herriak herriarentzat egindako ekitaldia izango delako”.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.