2.054.259 euroko aurrekontua izango du aurten Hondarribiko Udaltzaingoak. Udaletik esan dutenez, “iazko kopuruarekin konparatuta, oso antzekoa da”. Ohi bezala, langileen gastuak, instalakuntzen mantenua eta eguneroko gailuen mantenua dira gastuen partida garrantzitsuak. Gailu horien artean radarrak, TAOko makinak, pilonak, semaforoak eta alkoholimetroak aipatu dituzte, besteren artean. Gastu partida handiena langileena da, ia 1,8 milioi euro —1.796.833—. 26 pertsona ari dira Udaltzaingoan lanean.

Iazko aurrekontuaren oso antzerakoa izango du
Inbertsioei dagokionez, Juan Mari Altuna zinegotziak gogorarazi du iaz 50.000 euro izan zituztela “matrikulak irakurtzen dituzten kamerak erosteko”, eta azken hilabeteotan sistema hori Portuan eta Alde Zaharrean trafikoa aztertzeko erabili dutela argitu du: “Alde Zaharrean egunero 1.300 eta 1.800 auto artean sartzen dira eta aztertzen ari gara zeintzuk diren Alde Zaharrekoak, zeintzuk datozen enkargu bat egitera, zeintzuk duten ezinbestekoa bertara etortzea, zeintzuk ez… Datu base bat sortu nahi dugu eta, horren arabera, gerora hartu beharko diren erabakiak hartu”