Pasaiako portuan, autoen trafikoa ere behera
Datu ezkorrak pilatu ditu Pasaiako portuak 2012an. Horietan nabarmena izan da ere autoen trafikoaren beheraldia. Izan ere, 2011n 254.871 auto sartu edo atera ziren portutik, eta iaz, berriz, 197.949 (56.922 gutxiago, -%21,8): 16.365 auto iritsi ziren portura, eta 181.584 atera. Auto horietatik gehienak Opel-GM enpresakoak izan ziren (133.994, Zaragozatik iritsitakoak asko), eta ondoren Mercedes etxekoak (56.470) izan ziren gehien, Gasteizko fabrikatik iritsitakoak. Atzerago Volkswagen (3.852) eta Iveco (3.293) markakoak gelditu ziren joan-etorrien trafikoari dagokionez.