OKE Oiartzun Kirol Elkarteko neska gaztetxoen futbolaz ariko dira Oiartzun Irratian etzi. Kirolez blai! saioan, honako gonbidatuak izango ditu Joxe Migel Lopez esatariak: Enrike Lekuona
Borrondi Haur Mailako entrenatzailea; Ane Kruz Kadete Mailako jokalaria; Maddi Uriarte Haur Mailako jokalaria eta Jone Olasagasti Gazte Mailako jokalaria.
Saioa 13:15ean emango dute asteazkenean FM107an eta
www.oiartzunirratia.org helbidean.