Oiartzunek 1-0 irabazi dio Mondragoni
Ohorezko Erregional Mailako Oiartzunek, merezitako garaipena lortu zuen asteburuan. Merezitakoa, baina landuta lortutakoa. Hasieratik, borrokan aritu ziren bi taldeak eta defentsek lortu zuten gol aukera guztiak geldiaraztea. Horrez gain, Oiartzunek izan zuen gol aukera bat, baina langak geldiarazi zuen.
Atsedenaren ondoren, Oiartzun jokalari bat gutxiagorekin gelditu zen 55. minutuan. Bazirudien Mondragonek aukera hori baliatuko zuela, baina Oiartzungo mutilek duten kasta atera zuten eta indar fisikoa ere bai. Hala, partidako momentu onenak sortu zituzten eta falta zuzen baten ondoren, Beñat Ezpondak garaipenaren gola sartzea lortu zuen.
Garaipen garrantzitsua eskuratu zuten oiartzuarrek, eta goiko postuetako borrokan sartuta daude. Hirugarren postuan daude, 41 punturekin. Lehenengoa Hernani da 44rekin, eta bigarrena Real Union, 43rekin.