Odola emateko zita, bihar eta etzi, Errenteria-Oreretan
Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak hileroko deialdia egin du Errenteria-Oreretan: odola ematera ateratzeko. Bihar Reina aretoan izango dira, eta etzi, berriz, Beraungo anbulatorioan, bi egunetan 18:30etik 20:30era.
Odol emailea izateko ez da aparteko ezer behar. Nahikoa da osasunez ondo egotea, 18-65 urte artean edukitzea eta 50 kilo baino gehiago pisatzea. Egoera horretan dauden guztiak animatu dituzte elkartasun keinu hori egitera.