Liderretik puntu bakarrera dago areto futboleko Oiartzun
Sekulako kolpea eman zion areto futboleko Oiartzunek Azpeitikori asteburuan: 7-2 irabazi zuten partida oiartzuarrek.
Aurreko denboraldian bezala, aurten ere txukun ari dira oiartzuarrak eta sailkapeneko bigarren postuan daude. Lehenengoa Isu Leihoak taldea da, puntu bakarrera. Isu Leihoak-ek 38 puntu ditu eta Oiartzunek 37.