Kaleak dantzaz bete ditu Iñude eta Artzainen konpartsak
Iñude eta Artzainek giro ezinhobean desfilatu zuten atzo Irungo kaleetan zehar. Santiagotik atera zen konpartsa eta horrekin batera, pertsonaia ezberdinak. Hala, San Juan plazan geldialdi bat egin ondoren, Zabaltza plazarantz abiatu ziren konpartsako kideak. Han gauzatu zuten azken geldialdia, Irun Hiria Musika Bandak lagunduta.