Kale Nagusiko 43. zenbakian espaloi berria egokitu dute
Larramendi etxearen sarbidea espaloi berri batekin egokitu du Irungo Udalak. Kale Nagusiko 43. zenbakian kokatuta dago Larramendi etxea, Ikust Alaia liburutegiaren parean. Bertan kokatuta daude Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertstitate eta Ikerketa sailaren esku dagoen Berritzegunea eta Gipuzkoako adimen urriko pertsonen aldeko Atzegi elkartea.
Horiek horrela, bertako espaloiak ez zuen zebrabidearekin bat egiten eta ondorioz, 40 metro luzerako eta 2 metro zabalerako espaloia egokitu dute bertan. Horren ondorioz, bertako aparkalekuek zenbait aldaketa pairatu dituzte.
Irisgarritasuna hobetu aldera, Irungo Udalak iragan abenduan aurrera eramandako zenbait lanen artean kokatu du Kale Nagusiko obra.