Atzo jarri zuen Inauterietako egitaraua Errenteria-Oreretako Telleri Alde ikastetxeak, eta datorren asteartera bitartean, hainbat ekintza prestatu dituzte: kaldereroak, desfilea, txokolate jatea… Atzo, zartagina eta mailua hartu eta kaldereroetako abestiak kantatzen ibili ziren.
Egitaraua
- Osteguna, hilak 7: Etxeko kaldereroak, 17:30ean, kaperan.
- Ostirala hilak 8: Inauterietako bingo berezia, 17:30ean, jangela nagusian.
- Astelehena, hilak 11: Inauterietako desfilea, 17:30ean, jangela nagusian.
- Asteartea, hilak 12: Txokolate jatea, eta ondoren, sardinaren ehorzketa, 17:30etik aurrera.