
Idazleen tailerraren aurkezpena
Edward Rosset idazle eta irakasleak gidatuko duen idazleen tailerra antolatu du Ikust Alaia liburutegiak. Hilaren 19an hasita ekainera arte luzatuko da egitasmoa eta klaseak hamabostean behin izango dira. Belen Sierra Kultura delegatuak eman du egitasmoaren berri gaur goizean liburutegian bertan egin duten agerraldian. Sierrarekin batera izan da Rosset aurkezpen horretan, eta antolatzaileek nabarmendu dutenez, “literaturak erakarri eta idazle izateko ezaugarriak garatu nahi dituzten lagunak bildu nahi ditugu egitasmoan”. Helburua berriz, parte hartzaile bakoitza hemendik eta ekainera bitartean liburu bat idazteko gai bilakatzea du tailerrak.
Tailerrean parte hartu nahi duten lagunek liburutegiarekin harremanetan jarri beharko dute 943 50 54 21 telefono zenbakira deituta, liburutegira bertara joanda edota
biblioteca[abildua]irun.org