Hondarribiko Udalak 3.323.781 euro bideratuko ditu aurten mantenu lan eta zerbitzuetara, joan den ostiralean Juan Mari Altuna arloko zinegotziak aurkeztu zuenez. Udal aurrekontua arloka aurkezten ari dira eta Zerbitzuen departamentuarena aurkeztu zuten ostiralean.
“Departamentuaren helburua Hondarribia orain arte dagoen bezala edo hobeago mantentzea” dela azaldu zuen Altunak, “kontuan izanik aurrekontuek behera egin dutela eta gauden krisi garaian, baliabideak ahalik eta hobekien aprobetxatu behar direla”.
Zerbitzuen departamentuaren aurrekontua, atalka
- Obra eta zerbitzuak: 1.119.214 euro.
- Hiri hondakinen kudeaketa: 852.000 euro.
- Kaleen argiztapena: 500.249 euro.
- Gune berdeen mantenua: 455.600 euro.
- Hondartzaren mantenua: 203.400 euro.
- Hilerriaren mantenua: 101.410 euro.