Festa izango du gaitzat olerki lehiaketaren bigarren ekitaldiak
Hendaiako Mediatekak olerki lehiaketako bigarren ekitaldia antolatuko du. Iaz bezala, bi aukera izango da parte hartzeko, euskaraz zein frantsesez. Interesaturik daudenek martxoaren 16ra arte dute lanak aurkezteko epea. Lehiaketa publio guztiari irekia da eta aurtengo gaia ‘festa’ izango da.
Mediatekatik azaldu dutenez, parte hartzaile bakoitzak nahi bezain beste olerki aurkez ditzake: “Olerki bakoitzak gehienaz 40 bertsu edukiko ditu. Testuak idazmakinaz izkiriatuko dira, paper zuri estandarrean, A4 formatuan. Lehiakidearen izen-deiturak, helbidea eta helbide elektronikoa erantsiriko orri libre batean idatziko dira. Epaimahaiak anonimatua errespetatuko du. Olerkiak ez dira inolaz ere sinatuak edo izenpetuak izan behar”.
Lehiaketaren araudia Herriko Etxean, Mediatekan edota Xehetasun gehiago behar dituenak 0559 48 00 77 telefonora hotsegin dezake. Sarien banaketa martxoaren 30ean izango da.