
Hamazazpi bikotek parte hartu zuten Donibaneko lehian
Euskal Herriko Mus Federazioak nazio mailako lehia antolatu du berriz ere. Pasaiako barrutietan, urtero bezala, kanporaketak jokatzen ari dira. Urtarrilaren 26an, esaterako, Donibaneko kanporaketa jokatu zuten Bixi-Bixi elkartean. Bertan, hurrengo faserako sailkapena Muxi anaiek eta Antonio-Endika bikoteak lortu zuten. Denera, hamazazpi bikotek jokatu zuten Donibanen.
Antxon hilaren 9an (larunbatean) jokatuko dute kanporaketa, 22:00etatik aurrera, Basari elkartean. Antolatzaileek, barrutiko denda eta tabernekin elkarlanean, sari asko hitzartu dituzte. Izena unean eman behar da, eta 20 euroko prezioa du bikoteko.