San Marko Mankomunitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak kanpaina bat martxan jarri dute etxeetan konposta egiteko ontzia doan banatzeko. Horretarako, nahikoa da hondakin organikoak konposta egiteko programari atxikitzea, eta etxean doan jasoko dute ontzia. Izena ostirala baino lehen eman beharko da Ingurumen Sailean (943 44 96 03 edo
ingurumena[a bildua]errenteria.net).
Ingurumen Sailaren arabera, programa horren helburua hondakinak sortzea murriztua eta prebenitzea da, “etxebizitzetan sortzen den frakzio organikoa (janari hondakinak) zabor poltsaren edukiaren erdia baita ia-ia”. Konposta eginda, berriz, zabor kopurua murriztea lortzen dela jakinarazi du.
Konposta egiteko programara atxikitzen direnek horren inguruko ikastaro bat egin beharko dute, eta horrez gain, aholkularitza zerbitzu bat eskainiko dute euren zalantzak argitzeko.
Ingurumen Sailak herritarrak animatu ditu pauso hori ematera, “osasun publikoarengatik eta ingurumenarengatik, parte hartu etxeko konpostaje programan”.