Bertan behera geratu dira aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketa eta batelak
Bihar Bilbon egitekoa zen aulki mugikorreko Euskadiko Distantzia Luzeko Txapelketa bertan behera geratu da eguraldi txarragatik. Bigarren aldia da suspenditzen dutela, lehen aldiz Hondarribian egin behar baitzuten, urtarrilaren 19an.
Arrazoi beragatik, gaur ez da jokatuko Batelen Ligako jardunaldirik. Pasai Donibanen zen ospatzekoa, baina 100 kilometro orduko haizeak espero dituzte eta lehiaketa bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek.