Tomas Garbizu musika eskolako ikasleek, hainbat emanaldi antolatu dituzte otsailerako. Lehenengoa astelehenean izango da: Santa Agedako kalejira. 19:00etatik aurrera herriko kaletan ibiliko dira txistu eta akordeoi ikasleak.
Gainontzeko emanaldiak honakoak izango dira:
- Ostegunzuri, hilaren 7a. Kalejira banakoen, akordeoi-joleen eta trikitilarien eskutik, 19:00etan Martizkonetik abiatuta.
- Ostiralori, hilaren 8a. Sorginen menpeko zazpi zirikuen eta txistularien desfilea, 19:00etan.
- Larunbatgorri, hilaren 9a. 11:00etan, Lesoinu zikloaren barneko kontzertu pedagogikoa, herri eskolan. 19:00etan, Trapujaleren XXV. emanaldia, Saldise plazan, koruaren laguntzarekin.
- Asteartebeltz, hilaren 5a. 19:00etan, herio bidaia, bandako musikariekin.