Santa Agedako koplak kantatuko dituzte astelehenean
Santa Ageda bezpera izanik, astelehenean, Xenpelar Bertso Eskola, Lau Haizetara eta AEK Xenpelar euskaltegia kantari aterako dira. 18:15ean bilduko dira Arkaitza tabernan, eta jarraian, De Cyne Reyna, Txikikaia, Landare, Gailur, Sindikato, Paraiso, Arkaitzara joan dira, udaletxeko arkupeetan bukatzeko. 21:00 aldera, Ereintzako kideekin batera kantatuko dute.