Puntu guztiak onartu dituzte Lezoko udalbatzarrean
Ohiko udalbatzarra egin zuten atzo herrian, eta gai zerrendako puntu guztiak onartu zituzten, tartean hirigintza eta ingurumen batzordeetako hiru diktaminak: Hiri Hondakinak Bildu eta Tratatzeko Udal Ordenantza (Bilduren aldeko 9 boto); kale garbiketa eta hiri hondakin solidoen bilketa zerbitzua aurrera eramateko udalaren eskumenak Tokiko Gobernu Batzordeari delegatzea (Bilduren botoak), eta salmenta ibiltaria arautzen duen Udal Ordenatzaren lehen aldaketari hasierako onarpena ematea (Bilduren eta EAJko zinegotzien aldeko botoekin).
Pertsona fisikoak epaiketa tasak ordaintzetik salbuetsita gera daitezen Espainiako Gobernuari PSE-EEk egindako eskaera aho batez onartu zuten.