Irungo Udaleko Euskara arloak Mintzalaguna programan parte hartzeko epea astelehenean zabalduko duela jakinarazi du. Otsailaren 8ra arte izena eman ahal izango dute interesatuek, 943505273 telefono zenbakian, Irungo euskaltegietan galdetuta edota tokiko gobernuaren
weborrian. Azken bide hori erabiliz gero, otsailaren 10era arte izena eman ahal izango da.