Iñudeak eta Artzainak igandean aterako dira
Eraiki Dantza Taldeak antolatuta, Iñudeak eta Artzainak konpartsa igandean aterako da. Irungo kaleak girotzeko asmoarekin, Santiago kaletik abiatuko da konpartsa (12:00) San Juan plazaraino, eta bertan geldialdi bat egin ondoren, Zabaltza plazarantz aterako dira.
120 bat lagunek osatuko dute aurtengo konpartsa, eta Eraiki Dantza Taldetik jakinarazi dutenez, dantzariez gain, beste hainbat pertsonaien parte hartzea izango da. Hala, emanaldi nagusia Zabaltza plazan egingo dute konpartsako kideek eta ondoren, Irungo Atsegiñaren elkartean bazkalduko dute.