Ikasleen gazte Udalbatza
San Vicente de Paul, Hirubide eta La Salle ikastetxeetako ikasleek Gazte Udalbatza gauzatu dute gaur goizean, udaletxean. Berdintasun Hezkuntza eta Demokrazia Prozesuak programa jarraituz, DBHko 3. mailako 136 ikaslek parte hartu dute gazte udalbatzarrean.
Horiek horrela, ikasleek eurek aukeratutako 25 ordezkariren bitartez Udalbatza baten errepresentazioa egin dute. Berdintasunaren inguruan egindako lanaren ondorioak jakitera eman dituzte bertan, eta hartutako konpromisoak bozkatu dituzte ondoren.
Nora Esteban San Vicente de Paul ikastetxeko ikasleak alkatearen rola bete du udalbatzarrean. Fernando San Martin Gazteria eta Hezkuntza zinegotziaren laguntzarekin gidatu du Estebanek bilera.
Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako programa da eta horren kostuaren %82a bere gain hartu dute.