Sorbeltz Autokarabana Erabiltzaileen Euskal Elkarteak topaketa antolatu du asteburu honetarako, Oiartzunen. Bertan, gainera, urteko batzar orokorra egingo dute. Eta Oiartzungo inauteri tradizionalak (Ihoteak) ezagutzeko aukera izango dute.
Hauxe da antolatu dute programazioa, udalaren eta ikastolaren laguntzaz antolatua:
Gaur, ostirala
- Autokarabanak ikastolako eta Herri Eskolako patioetan aparkatuko dituzte. Lehenengoak iristen direnak ikastolan aparkatuko dute eta aparkaleku hori betetzen denean, gainontzeko guztiak Herri Eskolan aparkatuko dute. Oiartzunera iristean, elkarteko logoarekin jarrita egongo direnkartel batzuk erakutsiko diete parte hartzaileei aparkalekuetara iristeko bidea.
Bihar, larunbata
- 09:30ean. Bazkideen Urteko Batzar Orokorra (lehenengo deialdia).
- 10:00etan. Bazkideen Urteko Batzar Orokorra (bigarren deialdia). Batzarra Haurtzaro ikastolako jangelako areto nagusian egingo dute.
- 14:00etan. Bazkaria, Ugaldetxon.
- 16:30ean. Bazkalostean, dantza pixka bat egiteko aukera, Modestoren eskutik.
- Gero. Denbora librea.
Etzi, igandea
- Goizean. Arditurriko meategiak bisituko dituzte. 100 lagunentzako lekua dago eta 2 txandatan egingo dute bisita; lehenengo 50ek 09:30ean hartuko dute autobusa liburutegi ondoko geltokian, eta bigarren taldeak 10:30ean leku berdinean. Bueltatzeko autobusa, lehenengo taldeak 11:45ean hartuko du, eta bigarrenak 13:15ean.
- Bazkaldu eta gero. Agurra.