Errenteriako langabeen batzarra, gaur, 19:00etan
Langabeen batzarrak beste bilera bat egingo du gaur, 19:00etan, baina oraingoan, Niessen merkataritza zentroaren atarian bilduko dira euren eskubideak aldarrikatu eta langabeziaren zifra altuak salatzera. Langabeei kalera ateratzeko deia egin diete, kontuan izanda gainera, Oarsoaldea Gipuzkoan langabezia tasa altuenetakoa duen eskualdeetako bat dela.