El Parque elkarteak batzarra egingo du ostegunean
Galtzarabordako El Parque erretiratuen elkartean batzar orokorra egingo du ostegunean, eta hiru puntu nagusi izango dituzte eztabaidatzeko: zuzendaritza berria aukeratzea, diru kontuen berri ematea eta iazko jardueren memoria jakinaraztea. Bazkideak azaltzera deitu dituzte, eta bi deialdi egin dituzte, lehenengoa 17:30ean eta bigarrena, 18:00etan.