Asterix eta Obelix, euskaraz eta saio bikoitzean
Asterix eta Obelixen azken filma proiektatuko dute bihar, hilaren 2an (larunbata), Itsas Etxea Auditoriumean. Asterix eta Obelix. Maiestatearen zerbitzuan euskaraz eskainiko dute bi saioetan, 16:00etan eta 18:30ean. Sarreren prezioa hiru eurokoa izango da eta Itsas Etxeko lehiatilan jarriko dituzte salgai, lehen emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik.