'Su txikian' antzezlana emango dute Eraikiz zikloaren barruan
Eraikiz zine zikloa azken fasean sartu da, eta gaur, Loiolako elkarrizketetan oinarritutako Su txikian antzezlana emango dute, 19:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean. Antzezlan horretan herritar batek parte hartuko du: Joxemari Carrerek. Jesus Egigurenen gorputzean sartuko da. Gainontzeko aktore eta pertsonaiak honakoak izango dira: Martxelo Rubio (Josu Jon Imaz), Mañu Elizondo (Rodolfo Ares), Patxi Gonzalez (Pello Rubio), Ugaitz Alegria (Iñigo Urkullu), Gabriel Ocina (Arnaldo Otegi), Libe Aranburu (Olatz Dañobeitia).