Artistaren artelan bat
Emmanuel Lantxas (Donostia, 1967) artistaren erakusketa hartuko du Euskadiko Kutxaren erakusketa aretoak datorren otsailaren 10era arte.
Gai eta teknika ezberdinetan oinarritutako 18 artelanek osatzen dute erakusketa. Artistak
driping-a,
collage, olio pintura… erabiltzen ditu bere artelanak osatzeko.
15 bat urtekin ekin zion artistak arteari, eta haren estiloa “eklektikoa eta autodidakta” dela iritzi diote adituek. Halere, A. Pitto margolariarekin eskolak hartu zituen Lantxasek.
Erakusketa bisitatzeko ordutegia: 18:00etatik 20:00etara astelehenetik larunbatera, eta 12:00etatik 14:00etara igande eta jaiegunetan.