Hezkuntza, kultura eta kirolerako ekarpenak onartuta, Oiartzunen
Atzo, urteko lehen udalbatzarra egin zuten Oiartzungo zinegotziek. Hezkuntzarako, kirolerako eta kulturarako ekarpenak onartu zituzten, aho batez (Bilduko zortzi zinegotzi eta EAJko bat izan ziren udalbatzarrean).
Soinuenea Fundazioak (80.000 euro), Luberri Ikasgune Geologikoa Fundazioak (57.000 euro) , Udal Ikastola Partzuergoak (700.000 eurotik gora), Haurtzaro Ikastolak (300.000 eurotik gora) eta OKISAk (170.000 euro inguru) euren funtzionamendurako Udaletik jasoko duten diruaa onartu zuten. OKISAk 2013ko ekarpenaren %75a dagoeneko ordaintzeko eskatu zuen, eta udalbatzarrak onartu zuen eskaera.
Karrikako etxebizitza kooperatiba
Karrikan etxebizitza berriak eraikiko dituen kooperatibarekin hitzarmena ere onartu zuten, behin betiko. Hamabost eguneko epean urbanizazio zamaren gastuen %7a ordaindu beharko du kooperatibak, lanekin hasi ahal izateko.
Protokolo gastuak
Abenduko eta urtarrileko protokolo gastuen berri ere eman zuen idazkariak. Abenduan 96,49 euro gastatu zituen Alkatetzak bidaietan eta bazkaritan, eta urtarrilean, 8,3 euro bidaietan.