Joan den ostiralean Haurtzaro ikastolako Eskuttun euskara elkarteko hogeita hiru ikaslek eta bi irakaslek Badu, bada erakusketaz gozatzeko aukera izan zuten, Donostiako San Telmo museoan.
Erakusketarenn lehen sei geletan euskararen ezaugarri eta historian murgiltzeko aukera izan zuten. Zazpigarrenetik aurrera, euren iritziak, iradokizunak eman zituzten. Euskaraz bizitzeko zailtasunen gainean eztabaidatzeko aukera ere izan zuten.
Erakusketa gozatu egin zuten, horregatik, oiartzuarrak animatu dituzte ikus eta bizi dezaten. Otsailaren 17ra arte egongo da jarrita San Telmon.