Body combat eta body pump ikastaroak Errenteria-Oreretan
Bi jarduera berri hasiko dira Galtzarabordako eta Fanderiako kiroldegian datozen egunetan: body combat eta body pump ikastaroak. Lehenengoak hainbat ariketa nahasten ditu: kick boxing, karate, kung fu, tai-chi, full contac, taekwondo… Jarduera aerobikoa lantzen du, eta ukabilen bidezko koreografia eta mugimenduak erabiltzen ditu. Astelehen, asteazken eta ostiraletan egingo dute, 09:15ean, Fanderiako kiroldegian, eta astelehen eta asteazkenetan, 20:00etan, Galtzarabordako kiroldegian.
Bigarrenak, berriz, musikaren erritmoa eramatea eskatzen du, barra batekin eta pisua aldatzen zaien disko batzuekin batera.
Argibide gehiago Galtzarabordako kiroldegian (943 44 96 00) eta Fanderian (943 34 44 23) lor daiteke.