Trapujale herri dantza prestatzeko tailerra
Trapujale taldeak, Trapujale herri dantza ikasteko tailerra antolatu du datorren larunbatean 17:00etatik aurrera Karlos Saldise plazan. Trapujalek 25. urteurrena beteko duela eta, sortu dute jharen omenezko dantza. Ostegun zurian aurkeztuko dute eta antolatzaileek azaldu dutenez, “25 urte ondoren dantza bat behar genuela ondorioztatu dugu, tradizio bihurtu behar dugun dantza etra gure inauteriko propioa izango dena. Erraza da, haur eta gurasoek dantzatzeko modukoa”. Lezoar guztiak deitu dituzte dantza ikasi eta inauterietan dantzatzera.