Sherpen artean egindako bidaia aurkeztuko dute bihar, Amaian
Caminando entre los dioses de los Sherpas ikus-entzunezkoa emango dute bihar ostegunarekin Zure abenturaren bila programaren barruan. Mila Gallastegi eta Asier Aranzabal ekoizpenaren egileek aurkeztuko dute dokumentala, Amaia KZn, 19:30ean.
Nepalgo Himalaiako sherpen inguruko istorioa jorratzen du ikus-entzunezkoak. Herrixkak zeharkatuz, Everest mendiraino egindako ibilbidea, bertako jendeak, paisaiak… ikusteko eta ezagutzeko aukera emango dute egileek.
45 minutuko iraupena du ekoizpenak eta bertako lagunen sentimendu eta jokabideak biltzeaz gain, egileen inpresioak ere erakusten ditu. Argazki bidez osatu dute lana, Nepalgo musikarekin, eta egileek beraiek kontatua. Katmandun ekingo diote Aranzabalek eta Gallastegik bidaiari.