"Pasaiara etorri berrientzako" gida egingo dute
Onkixin egitasmoaren barruan, eta Topagunearekin elkarlanean, “Pasaiara etorri berriek diren horiei gure herriaren berri eman eta udal honek dituen baliabideen berri emango duen” harrera gida lantzen ari da Pasaiako Udala. Hala, gida hori osatzeko herriko gizarte nahiz kultura eragileen nahiz gainerako udal taldeen ekarpenak jasoko dituela iragarri zuen atzoko udalbatzarrean alkateak.