Ereintzak 'Azeri dantzan' parte hartzera deitu ditu herritarrak
Ereintza dantza taldea ez da Inauterietan geldirik egongo, eta beste urtez batez, Azeri dantza-n eta Sardinaren ehorzketan parte hartuko du. Elkarteak herritar guztiak animatu ditu parte hartzera. Dantzaria izan beharrik ez dagoela esan du, nahikoa dela “umore ona eta ondo pasatzeko gogoa” edukitzea. Entseguak bihar bertan hasiko dira, 20:30ean, Merkatuzarren, eta otsailaren 4ean ordu eta toki berean.
Otsailaren 7an aterako da Azeri dantza, eta 19:00etan irtengo dira sasi emakumeak eta sasi gizonak elkartetik. Herriko kaleetan barrena kalejira egin ondoren, Herriko Plazan bilduko dira dantza saioa egiteko. Ganberrokeriak ere ez direla faltako aurreratu dute Ereintzatik.
Inauteriei agur esateko ekitaldia izango da Sardinaren ehorzketa, hilaren 12an (asteartea). Sardina Oiartzun ibaira botako dute beste behin. Ereintzak desfilea egingo du bertaraino, eta lagun izango dituzte banda eta Amulletako danbor joleak.
Ereintzak gogorarazi du Sardinari azken agurra Herriko Plazan emango diotela Zumardian izan beharrean.