Azken egunak Hondarribiko inauterietako ekitaldietan izena emateko
Hondarribiko inauterietako desfilean parte hartzeko izena emateko azken eguna ostirala dela gogorarazi dute udaletik. Hurrengo egunean, larunbatean itxiko dute erakuslehioen lehiaketan parte hartzeko epea. Era berean, inauterietako bazkarirako joan nahi duenak hiru lekutan eros ditzake sarrerak: Kale Nagusiko Wanba eta Etxeberria ostatuetan, eta Arma Plazako Ttopara kafetegian.