Etxez etxe argitalpen berri bat banatzen hasi da Oiartzungo Udala:
Kontzejutik, lau orrialdeko udal aldizkaria. Orain arteko bi produkturen batura da: batetik,
Gotti Betti agendaren deialdiak eskainiko ditu, eta bestetik
Aski Prexko! udal aldizkari digitalak biltzen zuen informazioa. Hilean behin jasoko dute
Kontzejutik oiartzuarrek, etxean. Udalak jakinarazi duenez, urtean zortzi banatuko ditu.
Udala Informatzen ere mantenduko duela jakinarazi du udalak: “Aldizkaria oso ongi baloratzen dutelako herritarrek eta gaiak sakon lantzeko aukera eskaintzen duelako”.
Udala Informatzen banatzen duten hilabeteetan ez dute
Kontzejutik banatuko.